XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JUAN TARTAS. BIZITZA 1610 edo 1612an jaioa.

Sorhueta-ko (Chéraute) baserritar baten semea.

Zuberoarra beraz.

Leskar-ko barnabitarretan ikasi zuen gaztaroan.

Arueko eta Atarratzeko apaiz izan zen.

IDAZLANA Bi liburu argitara emanak: 1) Onsa hilceko bidia Juan de Tartas Arueco Erretorac egina. Orthez 1666an.

Juan de Tartas, Ontsa hiltzeko bidea, Jakin liburu sorta 18, Arantzazu 1975.

Andolin Eguskizak prestatua.

2)Arima penitentearen occupatione devotaq. Orthez 1672. Bi liburuak prosan eginak.

Kritikoen eritziz, Onsa hilceko bidia da bi liburuetan onena.

Biak zubereraz eginak dira, edota inguruko Amikuze (Mixe) eskualdeko hizkeran.

Zubereraz argitaraturiko lehen liburuak dira bi hauek.

ERITZI KRITIKOA Lan oso orijinala da Tartasena.

Autorearen nortasuna ikusten da horietan.

Tartasen euskara, gehienik, Zuberoa aldekoa da; baina Lapurdikoa eta Behe Nafarroakoa ere nahasten ditu.

Bere hizkera ez du oso garbia, latinetik harturiko hitz asko darabiltza.

Axularrek bezala, antzinakoen aipamen asko egiten du.

Esan dezakegu, literatur lana burutzea lortu zuela.

Alde batetik trakets eta graziarik gabea ematen du; bestetik, ordea, naturaltasun handia du.